Gure paziente guztiek ulertzen eta onartzen dituzte ondoren azaltzen diren baldintzak, hitzordua data eta ordu zehatzarekin baieztatzen zaien unetik aurrera, honako bide hauetakoren baten bidez:
● E-maila, testu mezua edo WhatsApp
● Ahoz: telefonoz edo kontsultan bertan, hurrengo saioa adostean
24 ordu baino lehenago jakinarazten diren hitzordu aldaketek edo ezeztapenek ez dute inolako kañte ekonomikorik izango bezeroentzat. Hala ere, eskertuko genuke ahalik eta denborarik handienarekin egitea, zain dagoen beste norbaiti deitzeko aukera izan dezagun. Hitzorduaren baino lehen 24 ordu baino gutxiagorekin jasotako abisuak, edo ez jasotzea, ez da baliozko arrazoia ezeztapen-politika ez betetzeko.
«Mezu hau oroigarri atsegina da, Mabiok Fisioterapiaren adeitasunez egiten dena, eta ez da inola ere zentroaren betebeharra .»
Aipatutako bideetatik 24 ordu baino gutxiagoan jakinarazten ez diren ezeztapenak osorik ordaindu beharko dira.
Salbuespena egingo da behar-beharrezko arrazoiren bat egonez gero: istripua, gaixotasun larri edo ustekabe larriren bat, eta horrek ez badu ahalbidetzen eskatzen dugun 24 orduko aurrerapenarekin abisatzea, eta betiere agiri ofizialekin egiaztatzen bada. Ez dira baliozko arrazoiak: lan edo plan aldaketa ustekabeak, ahaztu izana, edo pazientearen arduragabekeria.
Gure helburua ahalik eta arreta onena eskaintzea da. Serioak eta errespetuzkoak gara gure pazienteekin, eta tratamendu bera jasotzea espero dugu.
Ez duzu gure esku bakarrik erreserbatzen… zuretzako prestatzen dugun denbora eta beste pertsona bat artatzeko aukera ere erreserbatzen dituzu.
Eskerrik asko zure ulermen, lankidetza eta zentzuz jokatzeko jarreragatik.
En Mabiok las recopilamos de forma completamente anónima con fines analíticos para mejorar tu experiencia en nuestra web.
Puedes aceptarlas para tener una experiencia óptima en nuestra web o configurarlas para elegir las que tú quieras. No consentir o retirar el consentimiento puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.